Zozketa

Lady Banana taldearen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Uztarria Gukak

Erredakzioa 2024ko urt. 29a, 11:30

Kontzertua 22:00etan hasiko da ostiralean, Sanagustin kulturgunean. Uztarria Gukak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Lady Banana taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan hasita. Uztarria Gukak Kulturaz Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide