Hasi dira Guraso Eskolak

Mailo Oiarzabal 2024ko urt. 26a, 12:09

Alvaro BeƱaran hitzaldia ematen, atzo, Azoka Plazan. (Mailo Oiarzabal)

Pantailen erabilerak gurasoen eta seme-alaben arteko harremanetan duen eraginaz hitzaldia eskaini zuen Alvaro Beñaran pedagogoak atzo lehen saioan.

Gure seme-alabak eta pantailen eragina izeneko hitzaldiarekin hasi ziren atzo Azoka Plazako aretoan Azpeitiko Udalak aurtengorako antolatu dituen Guraso Eskolak. Alvaro Beñaran Aranzabal pedagogo eta psikomotrizistak pantailen erabilerak gurasoen eta seme-alaben arteko harremanetan duen eragina izan zuen hizpide nagusia, 0-6 urte arteko gurasoei, tutoreei eta arduradunei zuzendutako saioan. Telegram bidezko itzulpen zerbitzua da aurtengo Guraso Eskolen eskaintzaren berrikuntza nagusia, eta atzo estreinatu zuten zerbitzu hori ere.

Beste hiru saio emango dituzte Guraso Eskolen barruan, bi otsailean eta bat martxoan; atzokoa bezala, Azoka Plazan izango dira datozen hitzorduak ere, 18:00etan. Hau da egitaraua:

 

  • Otsailak 6, asteartea. Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian. Haur eta nerabeen guraso, tutore eta arduradunentzat saioa izango da, eta Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gidatuko dute.
  • Otsailak 15, osteguna. Oinarri sendoak 0-3 urteetan. Adin tarte horretako haurren guraso, tutore eta arduradunentzat saioa izango da eta Nerea Mendizabalek gidatuko du.
  • Martxoak 6, asteazkena. Arauak eta mugak. Nola ezarri era asertibo batean. Haur eta nerabeen guraso, tutore eta arduradunentzat saioa izango da, eta Leyre Canok emango du.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide