'Dapa'

Gaizka Izagirre (Berria.eus) 2024ko urt. 27a, 09:00

Kulturaz kooperatibako ikus-entzunezko lantaldeak ekoiztutako Dapa saioaz idatzi du Gaizka Izagirrek Berria egunkarian. 

Orain lau urte inguru Juan Palacios zinemagileari buruzko lehen bideoa egin zutenetik, tartean pasatu diren Danele Sarriugarte, Iñigo Astiz, Nagore Legarreta edota Sahatsa Jauregitik pasatuz eta Antton Telleriari eskainitakoa bitarte, egin dituzten ikus-entzunezko pilula guztiak irentsi ditut, berrogei guztira. Dapa proiektuaz ari naiz, sormena oinarri duen ikus-entzunezko saioen bildumaz. Ia guztia irudien bidez jasotzen dugun honetan, irudi horiek zer eta batez ere nola kontatzen duten iruditzen zait gakoa. Sareetan edozein eratako eduki labur eta traketsek arrakasta lortzen duten garaiotan, plazer hutsa da bideo-pilula hauek ikustea, ikus-entzunezko narrazio landuak, sotilak eta oso zinematografikoak erabiltzen dituztelako. Nortasuna jariatzen duen euskarazko edukia egiten dute, eta, elkarrizketatuaren edo gaiaren arabera, bideo bakoitzak bere izaera du, bere unibertso propioa. Txalogarria da egiten duten lana.

Artikulua osorik, Berria.eus-en.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide