Itaiak indarkeria matxistari aurre egiteko ondu duen proposamen politikoa aurkeztu zuten atzo arratsaldean, Esklabak zentro sozialistan, eta aretoa bete egin zuten herritarrek, saioak jakin-mina piztu zuenaren seinale. Emakumeen antolakundeak osatutako proposamenak lau ardatz dituela azaldu zuten hizlariek, "emakume langileen babesari, erasoen aurkako erantzunari, indarkeria matxista normalizatzen duten industria kulturalari zein antolakuntza politikoari" lotutakoak, eta horiek xehetu zituzten aurkezpenean. Honako lotura honetan irakur daiteke proposamenaren ideia orokorrak jasotzen dituen dokumentua.
"Inolako zapalkuntzarik onartuko ez duen gizarte sozialista eraiki behar dugu eta norabide horretan ekarpena egitea dugu xede. Egun, indarkeria matxistaren aurrean erantzun sendoa eman behar dugu, matxismoak barnebiltzen dituen zapalkuntza esparru guztiei irmotasunez erantzungo diena", adierazi du Itaiak.