Santa Ageda jaiak ospatuko dituzte datorren asteburuan Matxinbentan

Unax LarraƱaga 2024ko urt. 28a, 08:32

2020ko Santa Ageda jaiak.

Hiru urtez jarraian festarik antolatu gabe egon ostean, otsailaren 3tik 5era ospatuko dituzte Santa Ageda jaiak Matxinbentan. Santa eskean ez dira irtengo, ordea.

Pandemiaren eta antolatzaile faltaren ondorioz, hiru urtez jarraian festarik antolatu gabe egon ostean, otsailaren 3tik 5era ospatuko dituzte Santa Ageda jaiak Matxinbentan. Bertso afaria, pilota partidak, herri kirol ikuskizuna eta hamaiketakoa izango dira, besteak beste, festetako egitaraua osatzen duten ekitaldiak. Hala ere, santa eskerik ez dute egingo aurten.

Hona hemen aurtengo Santa Ageda jaietako egitaraua:

Otsailak 3, larunbata

  • 21:00. Bertso afaria Beheko tabernan, trikitilariek girotuta. Bertsolariak: Aitor Bizkarra eta Agin Laburu.

Otsailak 4, igandea. Santa Ageda bezpera

  • 11:00. Meza.
  • Ondoren:
    • Hamaiketakoa.
    • Pilota partidak, Azpeitiko Ilunpeko eta Beasaingo pilotari gazteekin.
    • Herri kirol erakustaldia: aizkoran, Ugarteburu eta Etxeberria Larrañagaren kontra; harri jasotzen, Goenatxo III.a.
    • Itzeder eta Txibilter trikitilariak.

Otsailak 5, astelehena. Santa Ageda eguna

  • 11:00. Meza, Azpeitiko koruarekin.
  • Ondoren, jubilatuentzako hamaiketakoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide