Argia saria eman diote Amagoia Gurrutxagak gidatzen duen 'Ez gatoz Paristik' podcastari

Mailo Oiarzabal 2024ko urt. 27a, 12:20

Amagoia Gurrutxaga eta Harkaitz Cano, saria jasotzen. (Dani Blanco / Argia)

Entzunezko saria jaso du Lanartea euskararen langile profesionalen elkarteak ekoitzitako podcastak. Azpeitiko Dinamoan grabatzen dituzte saioak.

Atzo banatu zituzten 35. aldiko Argia sariak Usurbilen (Gipuzkoa), eta Amagoia Gurrutxagak jaso zuen sarietako bat. Zarautzen bizi den azpeitiarrak gidatzen duen Ez gatoz Paristik podcastari eman diote aurten entzunezko Argia saria, eta Gurrutxagak eta Harkaitz Canok jaso zuten saria. Kristina Berasain Berriako kazetaria, Bizkarsoro filma, Gordegia.eus artxibategi grafikoa eta Guggenheim Urdaibai Stop plataforma ere saritu dituzte.

Lanartea euskararen langile profesionalen elkartearen lana da Ez gatoz Paristik podcasta, eta Azpeitiko Dinamoa sormen gunean grabatzen dute, Kulturaz kooperatibarekin elkarlanean. Elkartearen helburuen ildotik, euskararen langileen kezkak gizarteratzeko tresna da saritutako podcasta. Gurrutxaga berak azaldu zituen atzo, saria jaso ondoren, Lanartearen eta Ez gatoz Paristik-en nondik norakoak, eta bideo honetan jaso ditu Argiak:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide