Hil egin da Lasaoko gasolindegiaren parean istripua izan duen moto gidaria. Gizonezkoa da hildakoa, baina beste daturik ez du eman Ertzaintzak, aurrena familiari haren heriotzaren berri ematea dagokiolako.
12:25ean gertatu da ezbeharra, Lasaoko gasolindegiaren parean. Ertzaintza eta osasun langileak berehala bertaratu dira istripuaren lekuara, eta zauritutako gidariari laguntzen saiatu dira, baina han bertan hil da.
Errepidea itxi egin dute, baina trafikoa gasolindegitik desbideratzen ari da Ertzaintza, eta ez da aparteko auto ilararik sortu.