Etxebizitzetako berokuntza sistemak asko aldatu eta hobetu dira, baina sarri gertatzen dira suteak tximinietan. Horien inguruan hitz egin du Bastida Tximiniakeko Maria Jesus Aranburuk, eta hark azaldu duenez, "errendimendu handiagoa dutenak eta seguruagoak" dira gaur egun ekoizten diren tximiniak.
Tximiniako suteak saihesteko hainbat neurri hartu behar dira, eta horien inguruan mintzatu da Aranburu. Tximinietako suteengatik, azken bost urteetan, 35 aldiz aktibatu da Azpeitiko suhiltzaileen parkea; iaz, esaterako, hamar alditan izan zen. Suhiltzaileen adierazpenak ere bildu ditu Uztarriak erreportajean.