'Valle de sombras' eta 'El Arca de Noé' filmak emango dituzte asteburuan Soreasun

Mailo Oiarzabal 2024ko urt. 31a, 09:13

'Valle de sombras' filmaren irudi bat.

El Arca de Noé animaziozko filma igandean 16:30ean, eta Valle de sombras igandean 19:30ean eta astelehenean 21:00etan ikusi ahal izango dira. Sarrerak aurrez erosteko aukera dago Kulturazen webgunean.

Datozen igandean eta astelehenean gozatu ahalko da zinemaz Soreasu antzokian. El arca de Noé animaziozko filma igandean 16:30ean, eta Valle de sombras igandean 19:30ean eta astelehenean 21:00etan ikusi ahal izango dira. Sarrerak aurrez erosteko aukera dago Kulturaz.eus webgunean.

Valle de sombras (Salvador Calvo, Espainia, 2024) Himalaian kokatutako drama eta thrillerra da, eta Miguel Herran da aktore nagusia. Honela dio filmaren sinopsiak: "Himalaiako mendikatea, 1999. Quiquek, Clarak eta Lucas txikiak lehen oporrak hartzen dituzte elkarrekin Indiako iparraldean. Gau batean, ekaitzaren erdian eta aire zabalean lo egin nahian, bidelapur batzuen eraso bortitza jasaten dute. Handik ordu batzuetara, bertako batek Quique erreskatatu eta mendietako herrixka isolatu batera eramaten du. Han, inkomunikatuta eta zibilizaziora itzultzeko aukerarik gabe, negua iritsi arte egon beharko du Quiquek, herrixkatik irteteko bide bakarra eratu ahal izateko: ibai izoztua".

El Arca de Noé (Sergio Machado, Brasil, 2024) Bibliaren pasarte ezaguna abiapuntu duen animaziozko moldaketa da, haurrei zuzendutakoa, bereziki. Hau da bere sinopsiak dioena: "Vini, beldur eszeniko ikaragarria duen poeta karismatikoa; eta Tito, talentu handiko gitarra-jotzailea, bi sagu ar dira. Uholde handia iristen denean, espezie bakoitzeko ar bat eta eme bat bakarrik igo daitezke Noeren Arkara. Labezomorro burutsu eta zorte oneko baten laguntzaz, Vini eta Tito Arkan sartzen dira, eta haragijaleen eta belarjaleen arteko borroka saihesten saiatuko dira. Polizoi talentudun horiek musika erabili ahal izango dute tentsioa hausteko eta espezie guztiei elkarrekin bizitzen laguntzeko, 40 egunez eta 40 gauez elkar jan gabe irauteko?".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide