Hezkuntza lege berriaz hitz egingo du Jokin Bildarratzek bihar

Intza Trula

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua. (EITB)

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Azpeitiko Batzokian eskainiko du hitzaldia, 18:30ean.

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Hezkuntza lege berria izango du hizpide biharko hitzaldian. 18:30ean jarri dute hitzordua, Azpeitiko Batzokian (Olazko Amaren enparantza, 6).

Iazko abenduan onartu zuen Legebiltzarrak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Legea, EAJren eta PSE-EEren botoekin. Legearen kontra egin zuten, aldiz, EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk, PPk, C's-ek eta Voxek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide