50. urteurrenaren harira, klubeko pertsona eta talde esanguratsuak omentzen ari da azken hilabeteetan ISB, eta larunbat honetan Maixol Rezola izango da omenaldia jasoko duen pertsona. Ekitaldia Domusa Teknik ISBren eta Itesal Femenino Alcorcon taldearen arteko partidan egingo dute, larunbatean, 17:00etan, Azkoitian.
ISBk azaldu duen moduan, Maixabel Rezola "klubeko lehen emakumezko erreferentea" da. Gipuzkoako eta Euskal Selekzioko taldera heltzen lehena, eta emakumezkoen senior taldean bultzada izan zen. Jokalaria zein entrenatzailea izandakoa da Rezola, eta lan mordoa egin du klubaren barruan. Egun ISBren topaketen antolatzaile lanetan dihardu.
Urtarrilaren 7an emakumeen zein gizonen talde aitzindariak omendu zituen ISBk. Urtarrilaren 21ean 2015ean LF2ra igotzea lortu zuen taldea izan zen aitortza jaso zuena.Urtarrilaren 28an, aldiz, 2005ean Espainiako EBA Ligara igotzea lortu zuen taldea omendu zuten.