Zozketa

Lady Banana taldearen kontzerturako sarrerek badituzte irabazleak

Erredakzioa 2024ko ots. 1a, 15:55

Emanaldia 22:00etan hasiko da bihar, ostirala, Sanagustin kulturgunean, eta Uztarria Gukak kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Lady Banana taldeak kontzertua eskainiko du bihar, ostirala, Sanagustin kulturgunean. Emanaldia 22:00etan hasiko da, eta Uztarria Gukak kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. Zozketa egin ondoren, Amaia Azkune eta Maixol Larrea bazkideak irabazi dituzte bina sarrerak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide