48 emakumek osatu dute Domusa Teknik 40 MLK lasterketarako laugarren entrenamendua

Maialen Etxaniz 2024ko ots. 3a, 17:38

Gaurko entrenamenduan parte hartu duten emakumeak. (Alberto Beloki)

Ane Zabala mendi lasterkari ezagunak gidatuta, 20 kilometroko ibilbidea egin dute entrenamendura animatu diren 70 lagunek; horietatik 48 izan dira emakumeak. 

Gaur goizean egin dute Domusa Teknik 40 MLK eta 15 MLK mendi lasterketetarako prestatzeko emakumeei zuzendutako laugarren entrenamendua, eta antolatzaileek adierazi zutenez, gaurkoa ere "arrakastatsua" izan da. Ane Zabalaren gidaritzapean, 70 pertsona inguru elkartu dira 08:00etan igerileku aurrean entrenamendua egiteko, eta horietatik 48 izan dira emakumeak. Eguraldia lagun, Izarraizko bira egin dute irteeran parte hartu duten kirolariek. Hain zuzen, 20 kilometro inguruko bidea izan da gaurkoa. Ondoren, hamaiketako eta hitzaldia egin dituzte, "giro paregabean". 

Lehen entrenamendu saioa azaroaren 4an izan zen, bigarrena abenduaren 2an, eta hirugarren saioa urtarrilaren 13an. Gaurkoa laugarrena izan da. Datozen egunetan emango dute hurrengo entrenamenduaren berri. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide