Lasaotarrak kopla kantari ibili dira auzoan

Ane Olaizola 2024ko ots. 4a, 08:52

Egun osoa eman zuten eskean Lasaon, auzoaren inguruko etxeetan eta baserrietan abesten.

Usadioari jarraituz, Santa Ageda bezperaren atarian koplarik eta festa girorik ez da falta izan Lasaon. Goizean goizetik hasita, koplaz eta makila hotsez bete ziren atzo Lasaoko txokoak, auzotarrak baserriz baserri eta etxez etxe ibili baitziren kantuan. Eguerdian bazkaltzeko tartea hartu ondoren, iluntzera arte jarraitu zuten kantuan, eta primerako giroan aritu ziren haur, gazte zein helduak. 

(Argazkiak: utzitakoak)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide