Emaitza kontrajarriak izan dituzte asteburu honetan ISBko talde nagusiek. Larunbatean jokatu zituzten bi taldeek jardunaldi honetako partidak: emakumeek Azkoitian Itesal Femenino taldearen aurka; gizonezkoek, aldiz, Leonen (Espainia) Clinica Ponferrada SDP taldearen aurka.
Domusa Teknik ISBk 76 eta 64 hartu zuen mendean Itesal Femenino Alcorcon taldea. Emakumeek larunbatean, 17:00etan, jokatu zuten Azkoitiko kiroldegian. 28 puntu dituzte egun, eta horri esker bigarren postuari eusten diete emakumeek LF2 ligan. Partida hasi aurretik, ISBren 50. urteurreneko ospakizunen barruan, Maixol Rezola omendu zuen klubak.
Juaristi ISBko gizonezkoak izan ziren, ordea, etxera esku hutsik itzuli zirenak: 73 eta 56 amaitu zen Clinica Ponferrada SDP taldearen aurka jokatutako partida. Zilarrezko LEB Ligan zortzigarren postuan da Juaristi ISB, 26 punturekin.
Datorren larunbatean, hilaren 10ean, Basket Almeda taldearen aurka lehiatuko da Domusa Teknik ISB. 18:00etan dute hitzordua, Cornella de Llobregaten (Bartzelona). Juaristi ISBk Azpeitian jokatuko du jardunaldiko partida: larunbatean 18:00etan Zamora Enamora taldearen aurka.