Atzo eta gaur Ikasberrikoen eta Iraurgikoen koplak entzun ahal izan dira

Nerea Uranga 2024ko ots. 5a, 17:31

Atzo Ikasberri Azpeitiko Ikastolako guraso eta ikasleek santa eskea egin zuten Alde Zaharreko kaleetan. Gaur, berriz, Iraurgi ikastetxean kopla kantari aritu dira ikasleak, eta Goienetxekoak nahiz San Martin egoitzakoak bisitatu dituzte kopla kantuan.

Santa eskeko koplen kantuan aritu ziren joan den ostiralean Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko, Urola Ikastolako eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleak.

Atzo arratsaldean, Santa Ageda bezperaz, Ikasberri ikastolako ikasle eta gurasoak ibili ziren santa eskean Azpeitiko Alde Zaharreko kaleetan, bertsolariek eta trikitilariek lagunduta.

Iraurgi ikastetxekoek gaur, Santa Ageda egunez, ospatu dute jaia. 10:00etan, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleak Goienetxera joan dira, eta ondoren, San Martin egoitzako egoiliarrei egin die bisita. Arratsaldean, berriz, HHko eta LHko ikasleek ikastetxeko atarian abestu dituzte koplak.

(Argazkiak: Azpeitiko Ikastola Ikasberri eta Iraurgi Ikastetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide