Gizarte Zerbitzuekin lotutako gaiak nagusi izango dira gaur udalbatzarrean

Mailo Oiarzabal 2024ko ots. 6a, 09:00

Udaletxea.

Perdillegiko egoitza berriarekin lotutako HAPOren lehen aldaketa behin betiko onartzea eta hainbat zerbitzu kontratatzeko espedientearen emaitzak jorratuko dituzte, besteak beste, 19:00etan hasiko den bilkuran.

Otsaileko ohiko udalbatzarra egingo du gaur arratsaldean Azpeitiko Udalak, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Zazpi puntuko gai zerrenda landuko dute udal hautetsiek gaurko bilkuran, eta Gizarte Zerbitzuen arloari lotutako bi gai daude zerrenda horretan: batetik, Perdillegiko adinekoen egoitza berriarekin lotutako HAPOaren lehen aldaketari behin betiko onarpena emango diote; bestetik, hainbat zerbitzu kontratatzeko espedientearen emaitzak ere jorratuko dituzte.

Hona hemen, otsaileko udalbatzarraren gai zerrenda osoa:

  1. 2024ko urtarrilaren 16an egindako udalbatzarraren akta onartzea.
  2. Azpeitiko HAPOren lehenengo aldaketa puntualari behin betiko onarpena ematea: Garmendialde 2 HE-ko 2.2. Perdillegi azpieremuari eta San Martin 2.3 JZ-ri dagokionez.
  3. Azpeitiko Udalaren 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa eguneratzea.
  4. Gizarte Zerbitzuen alorreko zerbitzuak kontratatzeko espedientea (420K):
    1. Lehen lotea hutsik deklaratzea: etxez-etxeko laguntza (egunekoa, gauekoa eta integrala) eta etxebizitza tutelatuen kudeaketa.
    2. Bigarren lotearen esleipena: eguneko zentroa.
  5. 2023. ekitaldiko aurrekontuan 2023-KALD-000005-00 zenbakidun kreditu aldaketaren berri ematea.
  6. Alkatetzak 2023ko abenduaren 1etik 15era emandako ebazpenen berri ematea.
  7. Galderak eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide