Domusa Teknik 40 MLK lasterketan boluntario lanak egiteko izen ematea zabaldu dute

Intza Trula 2024ko ots. 6a, 14:02

Iazko Domusa Teknik 40 MLK lasterketako irteerako irudia. (Nerea Uranga)

Maiatzaren 4an egingo duten Domusa Teknik 40 MLK lasterketarako laguntzaileak behar dira. Hirugarren edizioa izango da aurtengoa, eta bi ibilbide desberdin izango ditu: 65 kilometrokoa eta 26 kilometrokoa.

Maiatzaren 4an egingo da aurtengo Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketa, eta bertan boluntario jardun nahi duten guztiek zabalik dute dagoeneko izena emateko aukera. Antolatzaileek duela hilabete batzuk jakinarazi zuten moduan, bi ibilbide desberdin izango ditu aurtengo edizioak: 65 kilometrokoa eta 26 kilometrokoa, hain zuzen. Bi proba jokatuko direnez, aurreko edizioetan baino boluntario gehiago beharko dituztela azaldu du antolatzaile taldeak.

Mendi lasterketan boluntario izan nahi dutenek izen ematea honako esteka honetan egin dezakete. Antolatzaileek azaldu dute otsailaren 20a baino lehen erregistratzen direnei soilik bermatuko zaizkiela beren neurriko kamisetak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide