Karnabalak irudimenaren festak dira. Batzuek dagoeneko mozorroak prest izango dituzte, beste batzuek karrozak amaitzen arituko dira, eta beste hainbatek saltokiak zein etxeko atariak apaindu dituzte. Udaletxean ere koloretako oihalak zintzilikatu dituzte goizean, eraikina festetarako atondu asmoz.
Gaur arratsaldean hasiko dira karnabalen barruko ekintzak Ostegun Gizenerako antolatutako hitzorduekin.
Otsailak 8, Ostegun Gizen
- 18:30. Kantujira taldekoen kalejira.
- 19:30. Udal Musika Bandaren kalejira. Plazan elkartuko dira bi taldeak, karnabaletako abestiak eskaintzeko.
- 21:00. Kantatu, dantzatu, dibertitu ekitaldia herritar guztientzat, Sanagustin kulturgunean.