Inauteriak 2024

Ostegun Gizenez, karnabal giroan murgildu da herria

Ihintza Elustondo 2024ko ots. 9a, 09:00

Sarralle buru haundi, Ipurtzulua itxita... Mozorroak soinean, karnabeletan ohikoak diren abestiak eskaini dituzte Kantujira taldekoek eta Udal Musika Bandak elkarrekin, eta giro ederra sortu da herrian.

Gero eta gutxiago falta da karnabaletarako, eta atzo, Ostegun Gizen egunez, jai giroan murgildu zen herria. Izan ere, 18:30ean hasita, Kantujira taldekoek kalejira egin zuten, eta 19:30ean Udal Musika Bandak kalejira egin ostean, plazan elkartu ziren bi taldeak. Sarralle buru haundi, Ipurtzulua itxita... Mozorroak soinean, karnabeletan ohikoak diren abestiak eskaini zituzten bi taldeek elkarrekin, eta haiekin batera, kantuan aritu ziren plazara bertaratu ziren herritarrak ere. Hala, giro ederra sortu zen herriko plazan nahiz herriko kaleetan. Ondoren, 21:00etan hasita, Kantatu, dantzatu, dibertitu ekitaldia izan zen Sanagustin kulturgunean

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide