Festazaleak dira San Martin egoitzako egoiliarrak eta langileak, eta oraingoan ere ez dute hutsik egin. Atzo Ostegun Gizen eguna zela aprobetxatuz, txapel eta lepoko koloretsuak jantzita dotore prestatu ziren denak merienda garairako. Ohitura duten gisan, torradak jan zituzten, eta festa giroan arratsalde ederra igaro zuten Arsuaga anaien trikiti doinuek lagunduta.
(Argazkiak: San Martin egoitza)