Mozorroak, musika, dantza eta jai giroa izan dira gaurko protagonistak Azpeitiko ikastetxeetan. Euriak arratsalderako prestatuta zituzten egitarauak baldintzatuko zizkien beldur, bazkalordua zerura begira eta hodeiei adi igaro dute irakasleek, eta nola ez, baita gurasoek eta aiton-amonek ere, baina azkenean, tanta batzuk gorabehera, aterpera sartu beharrik gabe konpondu dira, denen zorionerako. Giro ederrean ospatu dituzte inauteriak ikastetxe guztietan; gainera, asteazkenera arte ez dute ikasgeletara itzuli beharrik izango herriko umeek.
(Argazkiak: Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Iraurgi Ikastetxea)