Auto bat errekara erori da Sistiaga Errekan

Ihintza Elustondo 2024ko ots. 10a, 11:52

Auto bat bidetik atera da Sistiaga Errekan.

09:15 inguruan, ibilgailua bidetik atera eta errekara erori da. Ez da inor zauritu, eta une honetan garabia autoa errekatik ateratzeko lanean ari da. 

Auto batek istripua izan du Sistiaga Erreka inguruan, 09:15 zirenean. Hain zuzen ere, ibilgailua bidetik atera eta errekara erori da. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailak jakinarazi duenez, ez da inor zauritu, eta une honetan (11:45) garabia autoa errekatik ateratzeko lanean ari da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide