Azken egunotan karnabaletako hainbat ekintza izan dira herrian, baina bihar, igandez, murgilduko da herria bete-betean jai horietan. Izan ere, Elegante Eguna eta Astelehen Karnabala dira azpeitiarrek gehien itxaron ohi dituzten egunak, eta bihartik aurrera, beraz, izango da zertaz gozatua herrian.
Hona hemen datozen egunetako egitaraua:
Bihar, igandea. Elegante Eguna
- 09:00. Izarraitz Txistulari Taldearen diana.
- 11:30. Udal Musika Bandaren, banda gaztearen eta Antxieta musika eskolako txilibiteroen diana.
- 11:15. Arrasateko gaiteroen diana.
- 12:00. Sokamuturra, plazan. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
- Egun osoan, XLIV. Sokamuturra Argazki Lehiaketa-Imanol Elias Seria, Azpetiko Argazki Elkarteak antolatuta.
- 12:30. Elegante Eguneko pasiera, eta Itsasi dantza taldeko artzain-inudeen, danbor jotzaileen nahiz karrozaren kalejira, Juan Antxieta musika eskolako txistularien eta Incansables txarangaren laguntzarekin.
- 16:15. Zezenaren irteera girotuko dute Arrasateko gaiteroek eta Udal Musika Bandako kideek. Ondoren, Izarraitz txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalez kale txistua joz.
- 16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
- 17:00. Zientzialariak antzerkia, Azoka Plazan.
- 19:30. Gauerdi txarangaren emanaldia kaleetan zehar. Josu Rodriguez DJaren emanaldia, plazan.
- 20:00. Rockalean elektrotxarangaren emanaldia herriko kaleetan.
Etzi, Astelehen Karnabala.
- 12:00. Banda gaztea eta Antxieta musika eskolako txilibiteroen kalejira.
- 12:30. Herriko erraldoiek eta buruhandiek irekiko dute mozorrotutako haurren desfilea. Banda Gaztea, txilibiteroak eta Juan Antxieta musika eskolako trikitilariak ariko dira giroa alaitzen. Bukaeran, gaztetxoentzat dantzaldia izango da, Dantza Saltsa taldearekin, eta gozokiak banatuko dituzte plazan.
- 16:15. Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak zezenaren irteera girotuko dute. Ondoren, Izarraitz txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalez kale txistua joz.
- 16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.
- 18:30. Dunbots txaranga kaleetan.
- 19:30. Udal Musika Bandaren kalejira.
- 20:00. Mozorro lehiaketaren hasiera.
- 20:00. Davila DJa eta Oihan Vega DJa, plazan. Itsasiko ttuntturroak kalerik kale.
- 23:30. Mozorro lehiaketaren sari banaketa, plazan.
Otsailak 13, Astearte Karnabala.
- 00:30. Los Pasai txarangaren emanaldia kaleetan.
- Ondoren, Itsasiko ttuntturroak kaleetan.
- 05:00. Baratxuri zopa jana, Azoka Plazan.
- 06:15. Udal Musika Bandaren eskutik, goiz eresia.
- 07:00. Sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
- 12:00. Banda Gaztearen kalejira.
- 16:15. Zezenaren irteera Izarraitz txistulari taldeak eta Banda Gazteak girotuta. Izarraitz txistulari taldeak zezenaren ibilbidea irekiko du kalerik kale txistua joz.
- 16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Saka.
- 17:30. Ihauteriak bizi ikuskizuna, Sanagustin kulturgunean.
- 18:00. Irulitxa txaranga kalez kale.
- 20:00. 2023ko karnabalen amaiera: suzko zezena, plazan, Irulitxa txarangaren laguntzarekin.