Aurten ere photocall-a jarri du Uztarriak Jai Karnabalean, eta Elegante Eguneko jantziak soinean, herritar ugari animatu ziren polaroid-aren atzean karnabaletako osagarriekin argazkiak ateratzera. Hain zuzen ere, urtetik urtera gehiago dira photocall-ean argazkia ateratzeko elkartzen direnak, eta atzo inoiz baino kuadrilla gehiago izan ziren: ordu eta erdian, ehundik gora. Eskerrik asko denoi!
Jai Karnabaleko oroigarriaz gain, Elikaguneak emandako otarre baten zozketan parte hartzeko txartela lortu zuten guztiek. Uztarriak ostegunean jakinaraziko du nor den sariaren irabazlea.