Eguraldiak baldintzatuta egin dute Astelehen Karnabaleko mozorroen desfilea Azpeitian. 12:30ean hasita egin dute kalejira Alde Zaharrean zehar, eta urtero bezala askotariko mozorroak ikusteko aukera izan da. Hainbat izan dira karrozak egin dituztenak. Hala ere, ez da beste urteetan bezalako festa giroa izan plazan, jendeak arkupetara jo baitu aterpe bila. Goizeko irudiekin eta adierazpenekin osatutako bideoa da honako hau.