Inauteriak 2024

Jolasak eta merienda, Astearte Karnabaleko Urrestillako umeen festan

Mailo Oiarzabal

Gurasoen artean bozketa egin ondoren, urteroko hitzorduarekin aurrera egitearen aldeko iritzia nagusitu zen, indarkeria matxistaren kontrako mezua txertatuta.

"Zalantza askorekin", eta gurasoen arteko bozketa parekatuan aldeko iritzia nagusitu ondoren, aurten ere Astearte Karnabal arratsaldeko umeen mozorro festa ospatzea erabaki zuten atzo Urrestillan. Azpeitian igandean gertatutako sexu erasoak ahaztu gabe, indarkeria matxistaren aurkako mezua presente izan zuten plazan, umeen jolasak eta merienda egin bitartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide