Baratzezaintza aholkularitza saioak antolatu dituzte datozen bi astelehenetarako

Intza Trula 2024ko ots. 14a, 10:41

Izarraitzpeko baratze parkea. (Artxibokoa)

Otsailaren 19an Izarraitzpen eta 26an Otzakan izango dira baratzezaintza aholkularitza saioak, 16:00etatik 18:00etara bitartean.

Baratzezaintza aholkularitza saioak antolatu dituzte datozen bi astelehenetarako: otsailaren 19an Izarraitzpe baratze parkean eta 26an Otzakan. 16:00etan hasiko dira tailerrok, eta 18:00etan amaitu. 

Besteak beste, baratzeen inguruan herritarrek dituzten zalantzak argitzeko eta horien inguruan aholkuak emateko saioak izango dira: esaterako, baratzea modu ekologikoan nola landu, gaitzak nola tratatu eta landareei zenbat ur bota hitz egingo dute.

Doako aholkularitza saioak dira, publiko guztiari zuzendutakoak, eta parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretik izena ematea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide