'Aurretiazko borondateei buruzko informazioa' hitzaldia eskainiko dute gaur zortzi Basazabalen

Intza Trula 2024ko ots. 14a, 12:12

Eskuak. (Artxibokoa)

Otsailaren 21ean, asteazkenez, izango da hitzaldia, 16:00etan. Enara Zubikaray, Maria Otermin eta Rosa Mateo izango dira hizlariak. 

Datorren asteazkenean, hilaren 21ean, Aurretiazko borondateei buruzko informazioa izenburupean hitzaldia antolatu dute Basazabal jauregian. Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak antolatu du saioa, Azpeitiko Udalarekin eta Osakidetzarekin elkarlanean. 16:00etan jarri dute hitzordua, eta Enara Zubikaray, Maria Otermin eta Rosa Mateo izango dira hitza hartuko dutenak.

Aurreztiako borondateak, besteak beste, pertsona batek bere kabuz erabakitzeko gai ez den unerako zein osasun zainketa jaso edo baztertu nahi dituen erabakitzean datza. Hori eta beste hainbat gai landuko dituzte gaur zortziko saioan. Hitzaldia euskaraz izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide