Baigerakoak Petritegi sagardotegira joango dira martxoaren 14an

Intza Trula 2024ko ots. 15a, 09:00

Petritegira irteera antolatu du Baigerak martxoaren 14rako. (Artxibokoa)

08:30ean aterako dira San Martin egoitzatik, eta Errenteriako (Gipuzkoa) Fanderia errota bisitatuko dute lehendabizi. Ondoren, 14:00etan, Petritegi sagardotegian bazkalduko dute.  

Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Astigarragako (Gipuzkoa) Petritegi sagardotegian bazkaria antolatu du martxoaren 14rako. Izena ematen dutenek 08:30ean egon beharko dute San Martin egoitzaren aurrean, eta bertatik Errenteriako (Gipuzkoa) Fanderia errotara joango dira lehendabizi, bisita gidatua egitera. Jarraian, 14:00etan, Petritegi sagardotegira joango dira bazkaltzera. 

35 euro ordaindu beharko dituzte izena ematen dutenek, eta martxoaren 13ra bitarte izango dute horretarako aukera zabalik. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide