Martxoaren 13an egingo du Baigerak urteko batzar orokorra

Intza Trula 2024ko ots. 15a, 16:00

Baigeraren 2022ko batzar orokorra. (Artxibokoa)

Basazabal jauregian elkartuko dira; 16:00etan izango da lehenengo deialdia eta 16:30ean bigarrena. Hainbat gai izango dituzte hizpide: hala nola 2023ko errepasoa egingo dute, eta 2024ko aurreikuspenaz ere mintzatuko dira.

Martxoaren 13an egingo du aurtengo batzar orokorra Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak, Basazabal jauregian. 16:00etan izango da lehenengo deialdia; bigarrena, aldiz, 16:30ean hasiko da. Besteak beste, 2023ko errepasoa egiteko baliatuko dute bilera, baita 2024ko aurreikuspenez mintzatzeko ere.

Bileran aztertuko dituzten gaiak eta aterako diren iritzi zein iradokizunak guztien interesekoak direnez, Baigerak bazkide guztiak animatu nahi izan ditu martxoaren 13an batzarrean parte hartzera. Amaieran askari egingo dute.

Honakoa da gai zerrenda:

  1. Sarrera
  2. 2023ko batzar orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena.
  3. 2023ko ekintzen oroitza.
  4. 2023ko diru sarreren eta gastuen azalpena eta 2024ko aurrekontuaren azalpena.
  5. Baigera elkartearen gaur egungo egoera.
  6. Zuzendaritza batzordearen berritzea.
  7. 2024ko helburuen eta ekintzen proposamena eta onarpena.
  8. 2024ko ekintzen prezioak.
  9. Bazkide kuota
  10. Galdera-erantzunak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide