Zozketa

Badituzte irabazleak Queen taldearen omenezko kontzerturako sarrerek

Erredakzioa 2024ko ots. 16a, 08:07

Uztarria Gukak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean Paz de Ziganda ikastolako helduen abesbatzaren emanaldirako.

Paz de Ziganda ikastolako helduen abesbatzak Queen talde mitikoaren kantez osatutako Abestu gure Queen eskainiko du, igandean, Soreasu antzokian. Kontzertua 18:00etan hasiko da, eta Uztarria Gukak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. 

Parte hartu dutenen artean zozketa egin ondoren, Joxe Kerejeta eta Amaia Garate bazkideek irabazi dituzte emanaldia zuzenean ikusteko bina sarrerak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide