Zabalik dago Lilatoirako autobusean izena emateko aukera

Intza Trula 2024ko ots. 16a, 11:05

33. Lilatoiko irudi bat. (Joseba Parrin/Irutxuloko Hitza)

Martxoaren 3an izango da Lilatoia emakumeen lasterketa herrikoia, Donostian. Autobusean izena eman nahi dutenek otsailaren 29ra arte izango dute izena emateko aukera.

Martxoaren 3an izango da aurten Lilatoia emakumeen lasterketa herrikoia, eta Azpeititik autobusean joan nahi dutenek zabalik dute dagoeneko izena emateko epea. Otsailaren 29a izango da autobusean izena emateko azken eguna, plazak lehenago betetzen ez badira. Emakumeen Txokora joan edota 688 75 10 00 telefono zenbakira deitu behar da horretarako.

Bost kilometroko distantzia du lasterketak. Egun horretan, 09:30ean beroketak egingo dituzte, eta 10:25ean hasiko dute proba parte hartzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide