Abiadura neurgailua jarri dute Loiola eta Sanjuandegi lotzen dituen zubiaren inguruan

Maialen Etxaniz 2024ko ots. 17a, 09:17

Abiadura neurgailua. (Mailo Oiarzabal)

Ibilgailuek, gehienez 30 kilometro orduko abiaduran joan daitezke bide horretatik, eta neurgailuak gidariei jakinarazten die zenbatekoa den ibilgailuaren abiadura. 

Sanjuandegi eta Loiola lotzen dituen errepidean, zubiaren amaieran eta Sanjuandegira sartzean, seinale berri bat jarri dute. Abiadura neurtzeko gailua da, eta handik igarotzen den ibilgailuaren abiadura markatzen du. Ibilgailuek, gehienez 30 kilometro orduko abiaduran joan daitezke bide horretatik, eta neurgailuak gidariei jakinarazten die zenbatekoa den ibilgailuaren abiadura. Berdez argiztatzen da arauak ondo betez gero, eta gorriz gehienezko abiadura igarotzekotan. Kasu guztietan ibilgailuen matrikulak gordetzen ditu neurgailuak. Udaltzaingoa izango da neurgailuaren ardura izango duena. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide