Inauteriak 2024

'Photocall'-ean zozkatutako Elikaguneko otarreak badu irabazlea

Erredakzioa

Zozketa irabazi duen lagun taldea.

Uztarria Gukak Elegante Egunean jarritako polaroidean argazkia atera zutenen artean zozketa egin ondoren, Nare Sargsyan eta bere lagunak izan dira irabazleak.

Oso arrakastatsua izan zen Uztarria Gukak Elegante Egunean plazan jarritako photocall-a, izan ere, inoiz baino talde gehiagok atera zuten argazkia. Gainera, polaroidean argazkia atera zuten herritar guztien artean Elikaguneak prestatutako otarre bat zozkatu du Uztarria Gukak. 

Zozketa egin ondoren, Nare Sargsyan eta bere lagunak izan dira irabazleak. Zorionak!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide