Urola Erdiko Gazte Asanbladen Topaketan, Azpeitikoa ere partaide

Nerea Uranga 2024ko ots. 17a, 13:16

Urola Erdiko Gazte Asanbladen Topaketako mahai ingurua, gaur Kontzejupean. (Nerea Uranga)

Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako gazte asanbladetako kideak elkartu dira, gaur Azkoitiko Kontzejupean. Mahai inguruarekin hasi dituzte ekintzak, eta iluntzera arteko egitaraua dute antolatuta.

Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako gazte asanbladetako kideak Azkoitian elkartu dira gaur, Urola Erdiko Gazte Asanbladen Topaketan parte hartzeko. 11:00etan hasi dituzte ekitaldiak Kontzejupean gaztetxeen egoeraz, egitekoaz eta gazte asanbladek dituzten erronkez eta borrokez hizketan. Hiru herrietako gazte asanbladetako kideek eman dute hitzaldia. Mahai inguruaz gainera, iluntzera bitartean, bazkaria, kirol lehia, kontzertuak... izango dituzte topaketen barruan. Mahai ingurua bukatutakoan, triki-bertso poteoa hasi dute Kontzejupean bildutakoek.

Topaketen egitaraua:

  • 14:00. Bazkaria, Azoka Plazan.
  • 17:00. Pilota ikuskizuna, Kontzejupean.
  • 20:00. Kontzertuak: Labankada eta Rekiem. Kontzejupean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide