Txorikeriak ez dira txorakeriak umeentzako ipuin kontaketa izan da gaur goizean, Ekoetxeak antolatuta. 5 urtetik gorako haurrei zuzendutako emanaldia izan da, eta bertaratu direnek ederki gozatu dute. Txikienek txori txiki baten eskutik lagunarteko istorioak entzuteko eta ezagutzeko aukera izan dute, baita eguneroko ekintzek txoriei nola eragiten dien ere.