Ander Aizpuru Olalde urrestildarrak irabazi du Aizarnazabalen jokatutako idi apustua. Larunbat arratsaldez jokatu zuten proba Olaldek eta Patxi Irarretak Aizarnazabalgo probalekuan. 18:00etan zuten hitzordua jarrita, eta probalekuko ateak ireki bezain laster bete zen plaza; antolatzaileek azaldu zutenez, 400 pertsona inguru bildu ziren lehia bertatik bertara ikusteko. Irarretak Patxi eta Aimar Mujika izan zituen itzain lanetan. Olaldek, berriz, Ander eta Iñaki Urrutia. Proban jarritako idi pareak Uztarri harriarekin egin zituzten lanak. Olaldek egin zuen markarik onena, eta horrenbestez, 2.400 euro irabazi zituen.