Argindarraren eta gasaren fakturak ulertzen ikasteko saioa antolatu du Azpeitiko Udalak asteazkenerako. Basazabal jauregian izango da, 18:30ean, eta Enherkom energia berriztagarrien komunitateko kideak izango dira ikastaroa gidatuko dutenak.
Besteak beste, energia fakturetako kontzeptuak ulertzea izango da ikastaroaren helburua. Honakoak izango dira landuko dituzten gaiak: merkatu erregulatua eta librea, etxeko energia fakturak, energia nola aurreztu eta kontsumo arduratsua. Bi ordu inguru iraungo ditu saioak.