'Bertako barazkiekin jolasean' esperientzia antolatu du Ekoetxeak iganderako

Intza Trula 2024ko ots. 20a, 17:19

Sukaldaritza tailerra antolatu du Ekoetxeak iganderako.

Igandean, 10:30ean, hasiko da Ekoetxeak antolatutako Bertako barazkiekin jolasean esperientzia. Familiei bideratutako saioa izango da, eta zazpi urtetik gorako haurrek hartu ahal izango dute parte.

Bertako barazkiekin jolasean izenburupean sukaldaritza esperientzia antolatu du Ekoetxeak igande honetarako. Besteak beste, bertako eta garaiko produktuak ezagutuko dituzte, eta barazkiekin egindako pateak ere dastatuko dituzte. Familiei zuzendutakoa izango da ikastaroa, eta zazpi urtetik gorako haurrek hartu ahal izango dute parte. Azpeitiko Ekoetxean izango da, 10:30etik 12:00etara bitartean. 

Esperientziak honako hiru zati izango ditu:

  • Bertako jakien ezagutza.
  • Estanpazio botanikoa.
  • Naturaren esentzia oihal eta ahoetan (barazkiekin egindako pateen dastaketa).

Parte hartzeko honako lotura honetan eman daiteke izena, eta saioa doakoa eta euskaraz izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide