Harkaitz Canoren 'Ulu egiteko bolondres bila' liburua izango dute mintzagai gaur Apoan

Maialen Etxaniz 2024ko ots. 21a, 10:38

19:00etan hasita, Dinamoan elkartuko dira irakurlzaleak, Canoren azken lanaz aritzeko. Poesia liburua da Lasarte-Oriako idazleak argitaratu duen azkena. 

Hileko azken asteazkenarekin batera, bueltan da Apoa, Askoren Poesia Ahotsak irakurle taldea. Gaurkoan, Harkaitz Canoren Ulu egiteko bolondres bila liburua izango dute hizketagai eta irakurgai. Saioa irekia izango da beti bezala, eta irakurzaleak Dinamoan elkartuko dira 19:00etan. Besteak beste, poesiaz eta Canok liburuan irudikatu edo iradoki nahi izan duenaz mintzatuko dira. Soneto bilduma bat argitaratu ostean, poesiaren mugetan zer dagoen aztertu du Canok Ulu egiteko bolondres bila liburuan.

Kulturazek abiatu duen Hizlandia egitasmoaren leiho berrian jaso dute informazio guztia. Irakurri, hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide