Aurretiazko borondateei buruzko informazioa izenburupean, hitzaldia eskaini zuten atzo arratsaldean Basazabal jauregian. Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Azpeitiko Udalarekin eta Osakidetzarekin elkarlanean antolatutako saioan, Enara Zubikaray, Maria Otermin eta Rosa Mateo izan ziren hitza hartu zuten adituak.
Aurreztiako borondateak, besteak beste, pertsona batek bere kabuz erabakitzeko gai ez den unerako zein osasun zainketa jaso edo baztertu nahi dituen erabakitzean datza. Aretoa betea zela, sakon aztertu zuten gai hori atzoko saioan.