Herritar talde baten eskaerari erantzunez kalistenia parkea egiten hasi da Azpeitiko Udala Loiolako Ignazio etorbidean. Hain zuzen, 43.435 euroko inbertsioa egin du udalak, eta lanen iraupena bi hilabete ingurukoa izango dela aurreikusi du.
Udalaren esanetan, kirol azpiegitura eskaintza "zabala" du Azpeitiak, eta zerrenda horretara batuko da aurki kalistenia praktikatzeko parkea. Norbere gorputzaren pisuarekin egiten den kirola da; besteak beste, indarra irabazten laguntzen du, baita malgutasuna eta koordinazioa ere.