Datorren asteazkenean, otsailaren 28an, izango da hurrengo odol ateraldia, 16:00etatik 20:30era, Soreasuko pasabideko parrokiaren lokalean. Gaur 14:00etatik aurrera, Gotatanta.eus webgunearen bidez izena eman ahalko da.
Dena den, telefonoz izena emateko ohitura dutenek horrela egiteko aukera ere izango dute, odol emate egunean bertan edo bezperan 943-00 78 84 zenbakira deituta, 08:30etik 13:30era.