Hilero azken ostiraletan egiten duten bezala, atzo ere, Azpeitiko Sareren deiari erantzunez, dozenaka lagun bildu ziren 19:00etan plazan, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. Konponbiderako giltzak. Gotzon gurekin zioen pankartaren atzean elkarretaratzea egin zuten hara bertaratutakoak, atzokoan euripean.