Eguraldiak asko lagundu ez duen arren, futbito txapelketarekin hasi dute eguna Esklabetan. 9:30ean elkartu dira parte hartzaileak Esklabak Zentro Sozialistan, eta harrera egin ondoren eman diete hasiera partidei. Goizean zehar jokatuko dituzte partidak izena eman duten zazpi taldeek, eta neurketa guztiak amaitutakoan, eguna borobiltzeko, bazkaria egingo dute 15:00etan eta kontzertu akustikoa 17:30 aldera, Esklabetan bertan. Bazkaria amaitzean banatuko dituzte futbito txapelketako sariak.
Iaz Emakumeen Pala Txapelketa antolatu zuen Itaiak, eta aurten futbolean aritzeko sariketa prestatu dute. Iazkoa hilabetez luzatu zen, eta aurten egun bakarrera mugatu dute txapelketa.