Elkar-ekinek antolatuta, Munduko Jolasak egitasmoa egin dute gaur arratsaldean zehar Azpeitiko Azoka Plazan. Hamarnaka lagun elkartu da bertan, eta hainbat herrialdetako mahai jolasak probatzeko aukera izan dute. Gainera, bertaratu direnek askotariko jolasak ezagutu ez ezik, txokolatea eta tea dastatzeko aukera izan dute. Besteak beste, xakea, dominoa, ludo, warri eta karta jokoak izan dituzte jolaserako tresna. Jolasa hizkuntza "unibertsala" dela azaldu dute Elkar-ekineko kideek, eta garrantzizko elementu "gizarteratzailea" ere badela uste dute.