24. Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren eta Urrezko Harri Jasotze Txapelketako finalak, irudietan

Maialen Etxaniz 2024ko ots. 26a, 11:03

Atzo jokatu zituzten 24. Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren, Gazteen mailako Banakako Txapelketaren eta Urrezko Harri Jasotze Txapelketako finalak Izarraitz pilotalekuan. Aizkolarietan, Iker Vicentek eta Arkaitz Etxebestek osatutako bikotearentzat izan zen urrezko txapela; eta gazteetan, Jon Erdozia izan zen lanak bukatzen azkarrena. Harriekin, berriz, gizonetan Imanol Royo Lartain eta Mikel Lopetegi Urra bikote zarauztarra izan zen nagusi; eta emakumeetan Karmele Gisasola nagusitu zen.

Herri kirolen plaza bilakatu zen atzo, igandea, Izarraitz pilotalekua; izan ere, beste urte batez, Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren, Gazteen mailako Banakako Txapelketaren eta Urrezko Harri Jasotze Txapelketako finalak jokatu zituzten bertan. 

Aizkolarietan, Iker Vicentek eta Arkaitz Etxebestek osatutako bikotearentzat izan zen urrezko txapela; eta gazteetan, Jon Erdozia izan zen lanak bukatzen azkarrena. Harriekin, berriz, gizonetan Imanol Royo Lartain eta Mikel Lopetegi Urra bikote zarauztarra izan zen nagusi; eta emakumeetan Karmele Gisasola nagusitu zen.

Atzoko irudiekin osatutako argazki bilduma da honako hau. Jardunaldiaren kronika eta emaitzak, hemen

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide