Zozketa

Ostiraleko musika ikuskizunerako sarrerak zozkatuko ditu Uztarria Gukak

Erredakzioa 2024ko ots. 26a, 11:32

Eider, Albina eta Divina eta Haize arrosa taldeek musika emanaldia eskainiko dute Sanagustin kulturgunean, 21:30etik aurrera, eta Uztarria Gukak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Musika eta ikuskizuna gaua izango da ostiralean, martxoak 1, Sanagustin kulturgunean. 21:30etik aurrera hiru emanaldi desberdinez gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Albina eta Divina dragek kolorez jantziko dute Sanagustin kulturgunea, antzerkiz, esperimentazioz, umorez eta aldarrikapenez betetako ikuskizunean. Eider Saez abeslariak, berriz, Loratzen lana aurkeztuko du, eta  Haize Arrosa talde bizkaitarrak, aldiz, Ez dogu ezer zor diskoa. Uztarria Gukak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 51 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide