Zozketa

Rüdiger eta Amorante taldeen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Uztarria Gukak

Erredakzioa 2024ko ots. 27a, 11:30

Kontzertua 18:30ean hasiko da, Sanagustin kulturgunean. Uztarria Gukak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Rüdiger eta Amorante musikariek kontzertua eskainiko dute datorren igandean, martxoak 3, Sanagustin kulturgunean, 18:30ean hasita. Uztarria Gukak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osrtiraleko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide